Espaloia kafe antzokian egin zituzten odol-ateratzeak astelehenean eta Elgetako Ozkarbi elkarteko Rebeka Uberak azaldu duenez 32 odol-atera egin ziren. "36 pertsona etorri ziren odola ematera. 32-k eman ahal zuten odola eta lau berriak izan ziren. Datu hori inportantea da".
Esan gabe doa odola ematea oso garrantzitsua dela. Erietxeetan ezinbestekoa dute eta gaur gaurkoz ezin da modu artifizialean sortu. Odol-emaileek borondatez ematen duten odolari esker izaten da odola erietxe eta odol-bankuetan.
Udazkenean egingo dira hurrengo odol-emateak Elgetan. Bien bitartean inguruko herri askotan dago odola emateko aukera.