25 kilometroko ibilbidea egin dute, 1.300 metroko desnibelarekin, eta zati barri batzuk ere sartu dituzte aurten antolatzaileek. "Ohi moduan, eguraldiari begira geunden, eta azkenean txarra egin dugu. Edozelan ere, martxak erantzun ona izan duela iruditzen zaigu eta pozik gaude. Gainera, parte-hartzaileek ere gustura geratu direla esan digute, beraz, ezin gara kexatu", azaldu du antolakuntza taldeko Etor Garatek.
Orain, 13:00etan, parrila piztu eta indarrak berreskuratuko dituzte. "Hirugiharra, txorizoa eta abar prestatuko ditugu, Urbiako Fondako Peio Bilbaoren eskutik. Ea parrilaren bueltan giro polita sortzen den", nabarmendu du Garatek.