Doako bisita gidatua lubakietara eta komiki baten aurkezpena Intxortako erresistentzia gogora ekartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko api. 22a, 08:38

Aiert Zubigarai 2020ko irailean komikia egiteko egitasmoaren berri ematen.

Egunotan betetzen dira 89 urte tropa frankistak Elgetan sartu zirela. Gudari eta milizianoen erresistentzia gogora ekartzeko bi ekitaldi antolatu dituzte Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak: bisita gidatua domekan eta Elgeta 1937: emakumeen memoria komikiaren aurkezpena martitzenean.

Intxortako lubakietara heldutako gudariek eta milizianoek zazpi hilabetez eutsi zieten frankisten erasoei 1936tik 1937rako neguan. Haien erresistentzia gogora ekartzeko bi ekitaldi egingo dituzte aurten Elgetan.

Bisita gidatua

Bisita gidatu irekia izango da lehenengoa. Domekan, hilak 27, egingo dute eta taldea 10:00etan abiatuko da Espaloia kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio zentrotik. Hiru bat orduko bisita gidatua izango da, eta doan. Komeni da, ordea, aurrez izena ematea. Hauek dira kontaktuak: 943 76 80 22, 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.

Komiki aurkezpena

Martitzenean, hilak 29, Elgeta 1937: emakumeen memoria komikiaren aurkezpena egingo dute. Ekitaldian izango da egilea: Aiert Zubigarai 3izkai elorrioarra.

Zazpi hilabeteko erresistentziaren ostean sartu ziren frankistak Elgetan eta edozer egiteko baimena jaso zuten arduradunengandik. Emakumezkoei egindakoak jaso gura izan ditu Zubigaraik komikian. Gaia ikertu eta komiki formatura ekarri du emaitza.

Komikia ekimen zabalago baten parte da; izan ere, Bilborako bidean beste hainbat herritan gertatutakoak ere jasoko dituzte beste hainbat komikitan.

Komikiak 32 orri ditu eta salgai dago 9 euroko prezioan. Debagoienean Elgetako Lola jatetxean eta Arrasateko Irati tabernan aurki daiteke.

Elgetako aurkezpen ekitaldia martitzenean izango da, 18:00etan, liburutegian.

 

'Elgeta: 1937, emakumeen memoria' komikiaren azala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak