Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko apirilaren 9a

Elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Gernika Palestina herri ekimenak deituta elkarretaratzeak egin ziren atzo Euskal Herri osoan. Elgetakoa ere Lurra, justizia, bakea. Genozidioa Stop! lelopean egin dute.

Palestinako herria sufritzen ari den genozidioa salatzeko egin du deialdia Gernika Palestina herri ekimenak "Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio saiakera" salatzeko. Elgetan 25 bat lagun elkartu ziren udaletxe aurrean 15 minutuko protesta elkarretaratzea egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak