Egoarbitzara egindako mendi irteerarekin eman diote hasiera Elgetako Gazte egunaren bigarren edizioari, goizeko 10:00etan. Ondoren etorri dira Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpena eta bertso-poteoa Aitor Tatiegi eta Unai Izagirrere bertsolariekin. Bazkalostean jarraipena eman diete antolatutako gainerako ekintzei, besteak beste, Nebar taldearen kontzertuari, poteoari jolasekin eta bola-joko txapelketari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.