Euskaraldia 2025

Elgetako hamaikakoaren aurkezpena eta Euskaraldiaren aldeko herri-argazkia, bihar

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko apirilaren 4a

2022ko Euskaraldiko Elgetako hamaikakoa.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia. Elgetarrak ere izena ematera deitu dituzte. Euskaraldiaren berri emateko Elgetako hamaikakoaren aurkezpena egingo dute bihar eguerdian. Herri-argazkia ere aterako dute eta parte hartzeko dei egin diete herritar guztiei.

Gazte Egunaren ospakizunen barruan egingo dute, bihar, Elgetako hamaikakoaren aurkezpena. Herriko Euskaraldia batzordearekin elkarlanean, Gazte Asanbladak 13:00etarako iragarri du ekitaldia, plazan. "Ideia da herriko hamaika gazterekin osatzea Elgetako hamaikakoa", esan dute Gazte Asanbladako Ana Mansok eta Paula Palaciosek.

Herri-argazkia

Ekitaldia Euskaraldiaren herri-argazkia ateratzeko ere baliatuko nahi dute: "Euskaraldirako izena eman duten herritar guztiak daude argazkian parte hartzera gonbidatuta". Ekitaldian, gainera, Euskaraldirako izena emateko aukera ere egongo da; izan ere, mahaia jarriko dute Euskaraldia batzordeko kideek.

Elgetako Euskaraldia batzordeak hilaren 9an egingo du hurrengo batzar irekia: 19:00etan izango da, Ozkarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak