'Liburutegia plazara' ekimena eta ipuin saio musikatua gaur

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko api. 4a, 10:00

Mariano Hurtado eta Nerea Ariznabarreta 'Ezberdin bezain eder' ipuin musikatua egiten.

Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera emateko helburuarekin antolatutako ekintzak dira. 16:00etatik aurrera egingo dituzte plazan.

Apirilaren 2an ospatu da Haur Liburuaren Eguna eta apirilaren 23an aldarrikatuko da Liburuaren Eguna. Hori horrela, urteroko Liburutegia plazara ekimena iragarri du udal liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak. 16:00etarako prest izango du mahaia plazan, eta liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango du bertan.

Horrekin batera, 18:15ean, familia giroan ikusteko ipuin saio musikatua egingo dute Naita Produkzioak taldeko Nerea Ariznabarreta kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak. Ezberdin bezain eder ipuin saioa izango da, eta protagonista izango ditu, besteak beste, txirula izan nahi zuen kontrabaxu bat edo milaka koloretako eguzki izpi arraroa jaso duen urtxintxa. "Ezberdina izatea, horixe da kontaketa honetan darabilgun gaia", azaldu dute.

Liburutegian, bestalde, ikusgai dago artista liburuen erakusketa, eta hilaren 11rako Ipuinen Ordu Berezia iragarri du kontalari talde boluntarioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak