300 parte-hartzailetik gora Ahuntzen Lasterketa jokatzeko

Julen Murua Mesonero 2025eko martxoaren 28a

Iazko Ahuntzen lasterketako argazki bat.

Antxumeen Lasterketa jokatuko da lehenengo; ostean, ahuntzen txanda izango da. Gaztetxoenen lasterketan izena emateko aukera egongo da egunean bertan; nagusien lasterketarako 300 korrikalari baino gehiago egotea aurreikusten da.

Elgetako Ahuntzen Lasterketaren laugarren edizioa jokatuko da bihar, eta, beste urte batez, ehunka mendi-korrikalari bilduko dira Elgetako plazan. Ohiturari jarraituz, nagusien lasterketaren aurretik Antxumeen Lasterketa egingo dute, 09:50ean; gaztetxoenen lasterketa 4 kilometrokoa izango da. Ahuntzen Lasterketarako, 10:00etan elkartu beharko dute korrikalari guztiek Elgetako plazan, eta ibilbidean iaz egindako aldaketa mantenduko denez –aurrekoa 15 kilometrokoa zen–, korrikalariek 21 kilometro egin beharko dituzte arineketan. Antolatzaileetako bat da Eleder Lozano, eta, adierazi duenez, gaur-gaurkoz, "ia 30 pertsonak" eman dute izena Antxumeen Lasterketarako. Halere, bihar bertan ere egongo da lasterketan parte hartzeko aukera. Ahuntzen Lasterketari dagokionez, "300 parte-hartzailetik gora" egongo direla adierazi du Lozanok, eta, "kopurua urtetik urtera handitzen ari denez", antolatzaileak "oso pozik" daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak