Javier Liñerak idatzitako 'Lohi gorria' lanarekin etorriko da Ekoma Teatroa Espaloira

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 26a, 13:21

Barro rojo antzezlanaren euskarazko bertsioa da. Barikuan, martxoak 28, Espaloia kafe antzokiko oholtzan egingo dute, 22:00etan, hogei urteko ibilbidea duen Gasteizko Ekoma Teatroa konpainiak. Sarrera doan da.

Historia errealetan oinarritutako fikziozko antzezlana da; Liñerak berak zuzendu du eta Aitor Perez du protagonista.

Bidaia bat irudikatuko dute; gizon homosexual baten bidaia kontatuko du haren iloba Amelia transformistak. Europako kontzentrazio esparru batean eta gero Francoren kartzelan giltzapetu zuten osaba baten istorioa, hain zuzen ere.

"Bi pertsonaien eta haien istorioen arteko bidaia da, iraganaren eta egungoaren artekoa, negarraren eta irribarrearen artekoa, amorruaren eta adiskidetzearen artekoa, beldurraren eta pozaren artekoa…", adierazi dute Ekoma Teatroa konpainiakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak