Mari Carmen Salas: "19 urte daramatzat Elgetan lanean eta gustura jarraituko dut"

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 24a, 10:36

Mari Carmen Salas, Bolatoki tabernan, eguen goizean.

Mari Carmen Salasek jarraituko du Bolatokiko ustiaketarekin eta oso pozik dago. 55 urte egin behar ditu eta dio seguruenik hau izango dela bere azken txanda.

Elgetako Udalak otsail hasieran zabaldu zuen kiroldegiko Bolatoki taberna-jatetxea ustiatzeko kontratazio-prozedura. Bi hautagaitza izan dira, eta Mari Carmen Salasek irabazi du ustiapen-lehiaketa.

Salas, "oso pozik"

Notizia oso pozik hartu du Salasek: "Oso pozik nago. 55 urte egin behar ditut eta seguruenik hau izango da nire azken txanda. 19 urte noa Elgetan lanean eta oso gustura nago. Esango nuke herritarrak gustura daudela nirekin eta ni eurekin ere bai, noski".

Gaineratu du lankideak ere oso pozik daudela eta duen lantaldearekin "oso gustura" dagoela.

Zerbitzuak mantendu egingo ditu

Orain artean eskaintzen zituen zerbitzuak mantenduko ditu Bolatokiak: "Astean zehar eguneko menuak ematen jarraituko dugu eta barran pintxoak izango ditugu egunero. Asteburuetan, berriz, orain artean bezala emango ditugu hanburgesak, plater konbinatuak, menu bereziak, kontzertatuak...". 70 lagunendako lekua dute eta kanpoan ere badute espazio gehiago. "Asteburuan eguraldi ona egiten badu, jende mordoa egoten da. Orain dela hiru asteburu, esaterako, 80 pertsona izan genituen bazkaltzen".

Negozioa "gogorra" dela ere aitortu du, baina gustura jarraituko duela lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak