Mari Carmen Salasek jarraituko du Bolatoki taberna ustiatzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 19a, 10:00

Mari Carmen Salas.

Bi hautagaitza izan dira eta Bolatoki tabernan urteak daramatzan Mari Carmen Salasek irabazi du Udalak deitutako ustiapen lehiaketa. Atzo eman zuen erabakiaren berri Ibon Unzetabarrenetxea alkateak.

Elgetako Udalak otsail hasieran zabaldu zuen kiroldegiko Bolatoki taberna-jatetxea ustiatzeko kontratazio prozedura. Bi hautagaitza izan dira eta atzo jakinarazi zuen Ibon Unzetabarrenetxea alkateak Mari Carmen Salasek irabazi duela ustiapen lehiaketa.

Eskaintzak hiru urteko kontratua zehazten du, gehienez ere bost urtera arte luzatzeko aukerarekin.

Ostalaritzarekin lotutako zerbitzuaren ustiaketarekin batera, baldintza-pleguek jasotzen dute esleipendunak kiroldegiko harrera zein kontrol zerbitzuak ere ziurtatu beharko dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak