Euskadi Brass-en elkartasun-kontzertua, Valentzia helmugatzat

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mar. 16a, 19:49

Urtarrilean ziren egitekoak, baina, gaixotasunak tarteko, atzeratu egin zen kontzertua; gaur arratsaldean izan da, azkenean.

Euskadi Brass taldeak elkartasun-kontzertua egin du Espaloia kafe antzokian, Valentzia helmugatzat; izan ere, bildutako irabaziak Paiportako La Torre zentrora bideratuko dituzte: aniztasun funtzionala duten 80 lagunekin egiten dute lan.

Ideiaren jatorriari dagokionez, honako hau azaldu du Alberto Urretxo arrasatearrak, Euskadi Brass-eko zuzendaria: "Elgetan bizi den eta gurekin kolaboratzen duen Estefania Beceiro tronpa-jolearen eskutik heldu zitzaigun proposamena, eta ideia oso ona iruditu zitzaigun. Euskadi Brass musika proiektu bat da, baina karakter sozialekoa ere bada".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak