17:30ean hasi da artisauen azoka, eta Elgetako eta inguruetako artisauen topaleku bilakatu da arratsaldean Kafe Antzokia. Besteak beste, parte-hartzaileen artean izan dira Baobeer garagardoak eta Bi Ta Piku arropa marka. Aldi berean, urdaiazpiko moztaile bat izan da, eta barra ere irekita egon da; dirua lortuz gero, hala ere, Cobosek jakinarazi du "herrian beste ekintza bat antolatzera bideratuko" duela. Elgetako Unai Cantabrana musikariaren emanaldia ere izan da.