Jai Batzordeak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, jaietako Mozorro Egunean –eguena– mozorrotzeko gaia aukeratzeko. Erakusketa bat egongo da ikusgai martxoan zehar buztin gelan. Horrekin batera, mozorrotzeko proposatzen diren bost aukeren berri eman du Jai Batzordeak: westerna, olinpiadak, fantasia, espazioa eta gai askea.
Martxoaren 31era arte egongo da zabalik botoa emateko aukera. Lotura honetan eman daiteke botoa. Liburutegian ere eman daiteke, baita Jai Batzordeak zabaldutako QR kodea eskaneatuta irekitzen den galdetegiaren bitartez ere. QR kode hori Udalaren Instagram kanalean dago, eta erakusketan ere bai.