Elikadura osasuntsuari buruzko tailerra, bigarrenez, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 13a, 14:53

Olaia Blancok gidatutako sukaldaritza ikastaroko lehen saioa, martitzenean.

Olaia Blancok gidatua, iaz hainbat herritar gelditu ziren kanpoan, eta martitzenean ekin zioten bigarren aldiari.

Zer da elikadura osasuntsu bat? Zer da betiko sukaldaritza edo sukaldaritza tradizionala eta zer da berria? Denetarik jaten dugula esaten dugunean zer esan nahi dugu? Halako galderen bueltako gogoeta sustatu zuen Olaia Blancok martitzenean egindako saioaren hasieran. Elikadura osasuntsua izeneko bi eguneko ikastaroko lehenengoa izan zen, eta hurrengo astean egingo dute bigarrena. Lehenengo saioa –teorikoa, gehienbat– udaletxeko areto nagusian egin zuten, eta hurrengo astekoa –praktikoagoa– Intxorta elkarteko sukaldean egingo dute.

Interesa pizten duen gaia

Iaz tailer bera egin zuen Blancok Elgetan. Udalak antolatua, dozena bat lagunek hartu zuten parte. "Jende asko itxarote-zerrendan geratu zen, eta haiei aukera emateko berriz eskaini dugu. Errezetak desberdinak izango dira, baina teoria berbera", azaldu du Miren Ibarbia zinegotziak.

Gaiak interesa pizten du; izan ere, bete egin da berriz ere ikastaroa. Hamalau lagunek eman dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak