Bi dira martxorako Xalbadorpe elkarteak antolatu dituen ikastaroak. Eguenean, hilak 13, emango diote hasiera lehenengoari. Hemezortzi orduko ikastaroa izango da eta telefono mugikorrean erabil daitezkeen Google aplikazioen ingurukoa izango da.
Saioak izango dira astelehenetik barikura, 18:00-20:00 artean Elgetako KZgunean. Ikastaro hau martxoaren 25era arte luzatuko da. Doan da, baina garrantzitsua da aurrez izena ematea.
BakQ ziurtagiria
Teknologia berriekin lotutako martxoko bigarren ikastaroa lau ordukoa izango da –bina orduko bi saioa–. BakQ ziurtagiria erabiltzen ikasteko saioa izango da eta martxoaren 26an eta 27an burutuko da, 18:00etatik 20:00etara KZgunean. Ikastaro hau ere doan da, baina komeni da aurrez izena ematea.