Ertzaintzak emandako datuen arabera, 01:30ak aldera bizilagun baten deia jaso dute edukiontziak erretzen ari zirela esanez. Hara bertaratu ziren eta su-itzalgailuarekin hasi ziren sua itzaltzen eta azkenean suhiltzaileek itzali zuten guztiz. Inor ez da zauritu eta inguruko autoek ez dute kalterik izan.