Euskarazko film laburren Laburbira zirkuituko emanaldia izango da domekan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 5a, 12:21

'Prosopagnosia' film laburreko irudi bat.

Bihar, eguena, aurkeztuko dute 2025 Laburbira Donostian eta Gipuzkoako lehen emanaldia Elgetan izango da. Espaloia kafe antzokian iragarri dute, domekan, 18:00etan. Zortzi film labur izango dira ikusgai. Baita ere solasaldia Propopagnosia film laburreko zuzendari Ekain Martinez de Lizarduy-rekin.

Euskal Herri osoko 50 herritara iritsiko da aurten Laburbira eta horien artean da Elgeta. Euskarazko film laburren zirkuitua da. Hainbat helbururekin antolatu du Laburbira Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak: euskal zinemagintza hauspotzea, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera ematea, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea. Aurten zortzi lan ikusteko aukera emango du Laburbirik.

Goya sarietarako izendatutako Ekain Irigoienen Europa zein Eneko Sagardoyren Betiko gaua, eta Uhezinema jaialdiko lan irabazle Utlandsk  daude eskainiko diren lanen artean. Baita ere, Alaia Martinek Karmele Mitxelena eta Iraitz Mateorekin batera zuzendutako Pentsatzen dut.

Orotara 97 minutuko film-labur sorta da. Honakoa da bilduma osoa:

  • Prosopagnosia (Ekain Martinez de Lizarduy)
  • Plazer bat (Sonia Estevez)
  • Betiko gaua (Eneko Sagardoy)
  • Europa (Ekain Irigoien)
  • Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena)
  • Hor konpon  (Jone Arriola)
  • Goodbay kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto)
  • Utlandsk (Alba Lozano)

Bilduma osoaren gaineko informazioa zein emanaldien egutegia Laburbiraren webgunean dago ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak