Bueltan da, beste urte batez, Ibiltarien jaia. Euskal Mendizale Federazioaren urteroko ekintza da eta Elgetako Udalaren eta Kantsatzeke mendi taldearen laguntzarekin antolatzen dute. Bihar, martxoak 5, da izena emateko azken eguna.
Oraingoz, 183 pertsona daude apuntatuta. Egitaraua 08:00etan hasiko da, mendi ibilbidearekin. Kiroldegian abiatuko da eta Elgeta-Asentzio-Intxorta-Erdella-Egoarbitza-Elgeta ibilbidea egingo dute. 14:00etan amaituko da, eta ostean, 2024ko finalisten diploma banaketa ekitaldia egingo dute. Bazkaria ere egingo dute. Prezioa da 30 euro. Udaletxean zein Zirkuitua.com webgunean egin daiteke izen ematea.
Egunari amaiera emateko, bazkaria egingo dute, 14:30ean. Gaur bertan bukatuko da bazkarian izena emateko epea. Udalaren bidez egin beharko da izen-ematea. Bazkariak 30 euroko prezioa izango du.
Antolatzaileek jakinarazi dute eskaera egiten duenak bezperan kiroldegian lo egiteko aukera izango dutela. Gimnasioa erabilgarri egongo da norberaren lo-zaku eta koltxoiekin lo egiteko.