Elgeta eta Eibar arteko taxibus zerbitzuak geraleku berria du

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ots. 20a, 19:26

Asteon jarri du markesina udalak, eta udal biltegitik beherako aparkalekuak geralekurako dira orain.

"Taxibus zerbitzuak oso ondo funtzionatzen du Elgetan, eta erabiltzaile asko ditu", azaldu du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak. Gaineratu du euritik babesten duen geralekua jartzea erabiltzaileen aspaldiko eskaera zela. "Hainbat azterketa egin ondoren, lekurik onena erabaki eta markesina egokiena aukeratu genuen. Ipar-haizeak jotzen du bertan, eta berezitasuna da atzekoz aurrera dagoela jarrita markesina. Bestela egongo balitz ez luke bere funtzioa beteko, eta jendea berdin bustiko zen", azaldu du.

Markesina jartzearekin batera, taxibusaren geralekua gertatzeko lanak egin dituzte udal brigadako langileek: espaloiarekin lotutako irisgarritasun-lanak eta taxibusarendako geralekuko margotze-lanak, besteak beste. Aurrerantzean, udal biltegitik beherako aparkalekuak taxibusarendako gordeta egongo dira. Lanen aurrekontua 4.835 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak