Elgetako hainbat eragilek bat egin dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatutako Herri Ekimen Legegilea babesteko ekimenarekin, eta herrian ehun bat sinadura jasotzeko helburuarekin ipiniko dute mahaia gaur eta domekan. Ozkarbi elkarte aurrean izango dira: gaur 19:00etan eta domekan 12:00etan. Jon Maiak gaur Espaloian egingo duen kontzertuan ere egongo dira, 22:00etan.
Amantalak talde feminista – emakume pentsiodunen egoera bereziki zaurgarria da– eta Xalbadorpe erretiratuen elkartea dira ekimena babestu duten herriko taldeetako bi.
"Eskaera da pentsiodunen diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea –1.134 euro– eta horretarako pentsioak osatzeko euskal sistema bat sortzea", esan du Sebas Arantzabalek. Gazteak ere sinatzera deitu dituzte: "Gaurko borroka biharko pentsioak defendatzeko ere bada".