Tokiko elkarteendako dirulaguntza programa berria onartu zuen Udalak urrian egindako osoko bilkuran eta ekimenaren berri emateko informazio-batzarra deitu dute eguenerako. "Laguntza hau tokiko elkarteen jarduerak eta proiektuak sustatzeko eta komunitateari ekarpen handia egiten dion lana babesteko helburuarekin diseinatu da", gaineratu du Unzetabarrenetxeak.
Ibon Unzetabarrenetxea alkateak jakinarazi du datozen egunetan jarriko dutela abian dirulaguntza-programa, eta egueneko informazio batzarrean azalduko dituztela helburuak eta eremua, parte hartzeko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta eskaera-prozesuaren egutegia. Zalantzak argitzeko eta galderak egiteko tartea ere egongo da.
"Zuen presentzia ezinbestekoa iruditzen zaigu ekimen honen helburua elkarteek gure komunitatean duten eragin positiboa indartzea baita", esan die alkateak elkarteetako ordezkariei. "Zuen lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak dira Elgetaren arrakastarako".