Elkartasun kontzertua zen ematekoa gaur, zapatua, erreferentziazko musikariekin osatutako Euskadi Brass taldea Elgetako Espaloia aretoan, baina jakinarazi dute bertan behera gelditu dela osasun arazoak medio. Paiportako La Torre zentroarendako izango zen kontzertu horretan jasotako irabazia.
Taldeak barkamenak eskatu ditu sortuta eragozpenengandik eta data berria aurrerako jakinaraziko dutela esan.