Herriko Bolatoki taberna-jatetxea ustiatzeko kontratazio prozedura ireki du Elgetako Udalak. Ostalaritzarekin lotutako zerbitzuaren ustiaketarekin batera, baldintza-pleguek jasotzen dute esleipendunak kiroldegiko harrera zein kontrol zerbitzuak ere ziurtatu beharko dituela. Egitekoetatik kanpo gelditzen da pilotalekuaren garbiketa; ez, ordea, kiroldegiak dituen gainerako instalazioena.
Baldintzek jasotzen dute, baita ere, Udalaren eta esleipendunaren artean adostutako hilabeteko oporraldia –gutxienez, bi zatitan banatuta–, eta, gainerakoan, egun eta erdiko atsedenaldia astean.
Gehienez ere, bost urterako
Eskaintzak hiru urteko kontratua zehazten du, gehienez ere bost urtera arte luzatzeko aukerarekin. Interesatuek otsailaren 7ra arte dute proposamenak aurkezteko.