Alai eta Ekhi Yuguero Rafael anaiek, Hodei Narbaiza Goikoetxeak, Mohamed Embarecek eta Auritz Retolaza Kortabitartek Ganba-Danba taldea osatu dute. ETS taldearen Musikaren doinua kantua eskainiko dute.
Libe Totorikaguena Landaburuk, Naia Sastre Villak, Iraide Diez Gozalok, Maren Ubera Hernandezek eta Malen Rodriguez Gonzalezek, aldiz, Basapiztiak taldea osatu dute. ETS taldearen Beldurrik ez kantua eskainiko dute.
Emanaldiak Bergarako Seminarixoa aretoan izango dira. Lehen taldeak 17:40ko emanaldian hartuko du parte eta bigarrenak, 18:30ekoan.
Sarrerak leihatilan
Ikuskizunaz bertatik bertara gozatzeko sarrerak egunean bertan eskuratu beharko dute ikusle guztiek. Aurrez ez da sarrerarik lortzeko aukerarik egongo. 15:30ean zabalduko da Seminarixoa aretoko leihatila eta emanaldi guztiak iraun bitartean egongo da zabalik. Saioak arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak bitartean egingo dira.