Danbor hotsa ozen entzungo da astelehenean Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urt. 18a, 10:00

San Sebastian Eguneko eskolako danborrada, iaz, frontoi zaharrean.

San Sebastian Eguna aste tartez izatera, San Sebastian Kofradiako Nobleen ekitaldian ere joko dute umeek.

Eskolako danborradak bi emanaldi egingo ditu San Sebastian Egunean; 11:45ean elizpean eta 15:30ean frontoi zaharrean. Lehenengo saioa San Sebastian Kofradiako Nobleen ekitaldiari hasiera eman aurretik izango da. Aurreko urteetan, aste bukaerarekin izan da San Sebastian Eguna, eta ez da halakorik egon, baina aurten posible izango da, eta pozik daude kofradeak. "Oso polita izaten da eta poztasun handia ematen digu", azaldu du kofradiako kide Alex Aranzabalek.

Bigarren saioa 15:30ean izango da, frontoi zaharrean. Familiei begira egindako saioa izango da hura.

Nobleen ekitaldia

Aurten, 23 lagun elkartuko dira: Elgetako eta Uberako hemezortzi kide eta Angiozarko bost. Danborradaren ostean, meza entzun eta sakristiako ekitaldia egingo dituzte. Azkenik, 14:30ean, bazkaria egingo dute, Maialden.

Errege Katolikoen aginduz sortu zen, 1482an, San Sebastian kofradiako Nobleen Kofradia Elgetan. Helburua zen lur-jabeei euren lurrak defendatzeko armak erabiltzeko baimena ematea. Egun, oraindik ere eta hutsik egin gabe, Uberako, Angiozarko eta Elgetako kofradeek elkarrekin egiten dute ekitaldia San Sebastian Egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak