Barakaldoko hilketa matxista salatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko urtarrilaren 8a

Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkartu ziren martitzenean hainbat elgetar. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak luzatutako deialdiaren bat egin eta Beste emakume bat eraila. Aski da zioen pankarta zabaldu zuten plazan Amantalak talde feministako kideek. Indarkeria matxistak 126 emakume eta 12 ume hil ditu Euskal Herrian 2013tik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak