Haritz Gallastegi eta Ibon Unzetabarrenetxea txapeldun Elgetako Gabonetako pilota txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 31a, 14:46

Gaur goizean jokatu dira txapelketako azken bi norgehiagokak, tartean finala. Aurten Haritz Gallastegik eta Ibon Unzetabarrenetxeak jantzi dute txapela. 22-17 nagusitu dira Beñat Arabaolaza eta Mikel Elkororen kontrako finalean.

Bi norgehiagoka jokatu dira gaur goizean Gabonetako pilota txapelketaren barruan. Lehenengo hirugarren eta laugarren postuak argitu dira. Mikel Beretxinaga eta Jose Mari Zubiaurre 11-22 nagusitu dira Iban Retolaza eta Gorka Arizmendiarrietaren aurkako norgehiagotan.

Ondoren jokatu da finala. Aurrez aurre Mikel Elkoro-Beñat Arabaolaza eta Haritz Gallastegi-Ibon Unzetabarrenetxea bikoteak. Partida 17-22 amaitu da Gallastegiren eta Unzetabarrenetxearen alde.

Hala, honela gelditu da sailkapena.

  1. Haritz Gallastegi-Ibon Unzetabarrenetxea
  2.  Mikel Elkoro-Beñat Arabaolaza.
  3. Mikel Beretxinaga eta Jose Mari Zubiaurre.
  4. Iban Retolaza eta Gorka Arizmendiarrieta.

Bideoan finaleko azken tantoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak