Haurrek harrera beroa egin diete, eta Salbador kalean behera jaitsi dira haiekin batera, trikitixa eta panderoarekin giroa alaituz eta kriseiluekin kalea argituta.
Andra Mari Plazara iritsi direnean ere herritar andana zeukaten zain, eta udaletxe azpian batu dituzte haurren gutunak, baita goxokiak banatu ere.