Film labur sorta berezia izango da ikusgai udal liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 19a, 15:11

'Mierda para mama' laburmetraiko une bat.

Bi emanaldi izango dira bihar. Lehenengoa 18:30ean eta umeei zuzendua. Bigarrenak, berriz, emakumeak izango ditu protagonista eta 19:30ean hasiko da. Ondoren tertulia egingo dute. Bi saioak doan dira.

Lehenengo saioa 4 urtetik gorako neska-mutikoendako izango da. Aurten, El Dia Mas Corto [ED+C] filmak Europako haurrentzako film labur sorta bat aurkeztu du, guztiak elkarrizketarik gabekoak. Emanaldiak 30 minutuko iraupena izango du

Jakin-mina eta fantasia pizten duten kontakizunekin, film laburrek mundu magikoetan eta pertsonaia maitagarrietan barrena bidaiatzera eramaten dituzte haurrak. Hitzik ez dagoenez, irudiek beren kabuz hitz egin dezakete, haurren interpretazioa eta irudimena sustatuz. Istorio bakoitza entretenitzeko eta hezteko diseinatuta dago, adiskidetasun-, errespetu- eta sormen-balioak sustatuz.

Emakumeak protagonista

Bigarren emanaldia 19:30ean hasiko da eta 16 urtetik gorakoendako da. [ED+C] taldeak kamera aurrean zein atzean emakumea protagonista duen film labur sorta bat aurkeztuko du. Programa honek kontakizunaren erdigunean jartzen ditu emakumeen ahotsak, istorioak eta ikuspegiak, emakumeak gizartean eta zineman duen paperari buruzko begirada anitza eta indartsua eskainiz.

Liburutegiak eta Amantalak talde feministak elkarlanean antolatutako emanaldiak dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak