Kantari saioan izena emateko aukera dute Elgetako gaztetxoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abenduaren 20a

2025eko urtarrilaren bukaeran hasiko da Kantari saioaren bederatzigarren aldia Debagoienean, eta elgetarrek izango dira oholtza gainera igotzen lehendabizikoak, bergararrekin eta antzuolarrekin batera, Bergaran egingo diren emanaldietan. Hala, izena emateko aukera dute dagoeneko.

7 eta 12 urte arteko herritarrek izango dute parte hartzeko aukera; hiru, lau edo bost laguneko taldeak osatu beharko dituzte, eta, behin taldea eginda, partaide bakoitzak bere izen-emate orria bete beharko du, hilaren 26a baino lehen: labur.eus/t1rAo.

Ikuskizunaren aurreko asteburuan, berriz, ohi bezala, entseguak egingo dituzte.

Argibideak behar izanez gero, 943 25 05 05 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo kantari@goiena.eus helbidera mezu bat bidali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak