Elgetako gazteleku zerbitzuak datorren astebururako iragarri du ikasturteko bigarren ekintza. Irteera zapatuan egingo dute, hilak 14.
Gazteek horrela eskatuta, ohe elastikoen parke batera egingo dute txangoa, eta aukeratutako parkea Bilboko JumYard izan da. Taldea 10:00etan irtengo da Elgetatik eta 13:30ean abiatuko dira bueltan Bilbotik. Egunotan zabalduko dute izen-ematea. Prezioa da 20 euro.
Aurrekoetan bezala, 2008-2012 urteen artean jaiotako gazteendako irteera izango da. Ekintza aurrera ateratzeko, gutxienez hamar lagunek eman beharko dute izena. Gehienez hogei lagunendako lekua dago.