Ozkarbipean elkartu ziren hainbat lagun 19:00ak bueltan. Movember ekimenerako dirua batzeko propio ateratako kamisetak saltzea izan zen lehen egitekoa. Bibote postizoak ere banatu zituzten borondatearen truke. Lagunarteko poteoaren txanda heldu zen ondoren. Talde argazkia eta afaria ere egin zituzten.
Movemberren helburua gizonezkoen osasun arazoei agerikotasuna ematea da; tartean, prostatako minbiziari, barrabiletako minbiziari eta osasun mentalari.
Aurtengoaren ostean ekimenari jarraikortasuna ematea da Elgetako Movember mugimenduko kideen asmoa.