Elgetan ere bada azaroan bibotea uzteko erabakia hartzen duenik. Aurtengo nobedadea da taldea osatu dutela eta, logoa ateratzeaz gainera, kamiseten salmenta (18:00), biboterik politenaren izendapena eta talde argazki ofiziala (18:30), poteoa musikatua (19:00) eta Ozkarbi elkartean egitekoa den lagunarteko afaria (21:00) antolatu dituztela. Kamiseten salmenta Ozkarbipean egingo dute. Hortik aurrerakoak "inprobisatzen" joango direla azaldu dute.
Ekintza irekia
Lagunartean sortutako dinamika da, baina deialdi irekia egin dute. "Azken unean animatzen direnendako ordezko biboteak egongo dira; betiere, hurrengo urtean bibotea ez kentzeko konpromisoa hartzen badute", dio taldeko Mikel Litagok.
Movemberren helburua gizonezkoen osasun arazoei agerikotasuna ematea da; tartean, prostatako minbiziari, barrabiletako minbiziari eta osasun mentalari. Gaia jorratzen duten elkarteei ematen dizkiete lortu- tako irabaziak.