'Konponbidea ez bazara, arazoa zara' izan da Elgetako elkarretaratzeko lelo nagusia

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko aza. 26a, 09:15

Pankartaren atzean egin zuten elkarretaratze isila dozenaka elgetarrek, atzo. Bost hilarri ere bazeuden plazan; bana indarkeria matxistaren ondorioz 2024an hildako emakume bakoitzeko.

Hasierako minutuetako isiltasuna apurtu eta Amantalak talde feministako kideetako baten ahotsa entzun zen plazan. Komunikatu baten irakurketa egin zuen: indarkeria patriarkala egiturazko arazoa dela, eta konponbidea ez dena arazo dela azpimarratu zuen. 2024an indarkeria matxistaren ondorioz hildako bost biktimak izan zituen gogoan, eta gogorarazi zuen indarkeria matxista esparru eta intentsitate askotarikoa dela. Egoera larri horren aurrean borroka feminista aldarrikatu zuen.

Lore-eskaintza

Eskuz egindako loreekin lore-eskaintza egin zuten bertaratutakoek. Askotariko koloreetako loreak utzi zituzten hilarrien aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak