Mireia Alberdi dietista eta nutrizionista bergararrak gidatuko du tailerra eta menopausian egoki elikatzeko gomendioak emango ditu. Bina orduko hiru saioko tailerra izango da. Saioak azaroaren 27an eta abenduaren 4an eta 11n izango dira, 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko areto nagusian.
Zabalik da izena emateko epea. Interesatuek udal zerbitzuetara jo behar dute, udaletxeko harrerara joanda, udala@elgeta.eus helbidera idatzita edo 626 52 72 12 telefonora deituta.