Palestinako umeei eta nerabeei elkartasuna adierazteko keinua da. Hala, Gure haurrak ere badira dinamikatik egindako deialdiarekin bat egin dute Elgetako ikastetxean. "Palestinaren aurkako genozidioak eta horrek haur eta nerabeengan duen eragin bereziak ez du etenik", salatu dute deitzaileek. "Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20an ospatzen du Haurren Munduko Eguna. Hitzarmena sinatu duten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute".