Adimen kognitiboa estimulatu nahi duten adineko pertsonendako tailerra dela azaldu du gizarte laguntzaile Ainara Gabilondok. "Beste urte batzuetan izan duen arrakasta ikusita aurten ere antolatzea erabaki du gizarte-ongizate sailak", esan du. Azaroaren 20tik otsailaren 5era bitartean izango da tailerra eguaztenetan, 10:30etik 12:00etara, kultura etxean. Hamar saioa izango dira, zerbitzua doan da eta interesatuek udaletxera jo behar dute izena emateko. Telefonoa da 943 76 80 22.