Azaroan baba-jana egiten dute Kantsatzeke Mendi Taldean, eta 2024koa azaroaren 24arekin egingo dute. Hiruzpalau orduko mendi ibilbidea antolatu dute Mendaro eta Lastur artean dauden Gaintxipia eta Otaerre tontorretara. "Kostaldera ikuspegi ederra, eta barrualdera, berriz, mendiak eta mendiak bata bestearen atzetik, eta, bidean, hainbat txoko polit", azaldu dute.
Bazkaltzeko baba-jana
Bazkaria Elgetan egingo dute eta urtero moduan baba-jana izango da. "Mendi lanak amaituta, babak eta gainontzekoak izango ditugu zain soziedadian, eta bazkalostean aukera izango dugu kontu zaharrak esan eta irteera berriak prestatzeko".
Jakinarazi dute izen-ematea egongo dela alde batetik mendi irteerarako eta bestetik baba-janerako. Bazkariaren prezioa egunean bertan kalkulatuko da, gastuen arabera.
Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 21, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).
Eguraldiak ez badu laguntzen Elgeta inguruan egingo dute mendi ibilaldia.