Heriotzaren bueltako hainbat tradizio eta erritual dauden azaroan eta horiei inguruan gehiago jakiteko lau ekintzako egitaraua iragarri du azarorako Elgetako liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak.
Alberto Agirreazaldegi eibartarrak 1989an idatzi zuen Heriotza Euskal Herrian liburua. Askotariko erritu eta tradizioak aztertu ditu eta horien inguruan arituko da barikuan, azaroak 8, liburutegian. Solasaldia 18:30ean hasiko da.
Hil arte bizi egitasmoko Nerea Erkiaga ere Elgetako liburutegian izango da azaroan. Hilaren 21erako egin du hitzordua elgetarrekin. Eskarmentua du taldeen bideratzean eta heriotzaren inguruko ezagutza zabaltzen. "Heriotza modu sanoago baten bizi dezakegula sinesten dut", azaltzen du. Saioa 18:30ean hasiko da.
Azkenik, Bego Alabazan ipuin kontalariak itxiko du BiblioHotz zikloa. Azken bisitaria izeneko ipuin kontaketa egingo du hilaren 29an, 19:00etan.
Udal liburutegian, bestetik, prest dago heriotzaren eta doluaren inguruko interesgune berezia.