Kantsatzeke mendi taldeak 'Trikuharrien ibilbidea' proposatzen du urriko azken domekarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 21a, 10:00

Urriko irteera ere domekarekin egingo dute; hain zuzen ere, hilaren 22an. Lau bat orduko ibilbidea iragarri dute Etxarri-Aranaztik abiatuta. Izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 24, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.

Urrian Nafarroara aldera antolatu du irteera herriko mendi taldeak. Etxarri-Aranaz inguruan ibiltzea da asmoa, bertatik irten eta Fagamenditik osteratxo bat egiteko. "Ibilbide erraza da, 14-15 kilometro ingurukoa, eta aukera izango da haritz zaharrak eta pagadi ederrak ikusteko, baita trikuharriak ere, ibilbideak ez baitu alperrik Trikuharrien ibilbidea izena". Disfrutatzeko moduko irteera dela esan dute eta honakoa ere gehitu dute: "Gogoratu baimenik gabe ezin dela perretxikorik hartu".

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 24ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak