Ondo egiten dute pilotan Lur Egizabalek eta Nora de Vegak, eta Hiru Hiruburuak txapelketari amaiera emateko atzo Gasteizko Ogeta pilotalekuan egindako finalen jaialdian izan ziren.
Pilota mistoko hasiberriak mailako finala jokatu zuten 300 bat lagunen aurrean. 18-6 galdu zuten Ainitze Arratibel eta Ezki Aristik osatutako bikotearen aurrean, baina elgetarrak pozik egoteko moduan dira. Azpitxapeldun izateko finalera iritsi behar da eta merezimendu osoz heldu dira bertaraino. Pozik ziren sari-emate ekitaldian.
Hirugarren aldia izan du torneoak aurten, eta Emakume Master Cup da antolatzailea.