Ertzaintzak bi salaketaren berri eman du: "Bata hilaren 3an jarritakoa da eta bestea, hilaren 5ean. Aurreko astekoak eta biak ala biak etxe partikularretan egindako lapurretak dira", jakinarazi dute. Ez dute informazio gehiagorik eman.
Lapurrak herriko enpresa batean eta garaje batean ere sartu dira, ordea, eta material garrantzitsua eta delikatua eraman dute. Udalak badu kasu horien berri. "Alondegian sartzeko saiakera ere egin dute. Ez dute lortu eta ez dute ezer eraman, baina ez da lehenengo aldia, eta Ertzaintzarekin harremanetan gaude, ze neurri hartu daitekeen argitzeko", esan du Ibon Unzetabarrenetxea alkateak.
Ez dago oso argi neurririk eraginkorrena zein izan daitekeen, eta eguraldi txarreko egunetan bereziki adi egoteko gomendioa egiten dute.