Hezkuntza Saileko zinegotzi Kepa De Vegak azaldu du aurreko urteko balorazioa egiteko eta talde motorrak ikasturte berrirako dituen bi helburuak martxan jartzeko izango dela batzarra, besteak beste.
Aurtengo erronkak
Erronka nagusiak bi dira. "Herriko eragileak saretzea eta sare horri forma ematea izan zen iazko erronka. Hori lortu da. Talde motorraren aurtengo helburuak dira haurren parte hartze organoa egonkortzea eta herriko ondarea biltzen hastea, herri curriculuma osatzeko eta herriko mahai-jolas bat sortze aldera", esan du. "Herriko eragileen parte hartzea ezinbestekoa izango da, batez ere, herri ondarea biltzeko".
Udal arduradunak aurreikusten du haurren parte hartze organoa azaro hasieran jarriko dela martxan. Hilean behin elkartuko da eta osatuko dute Udaleko eta eskolako ordezkariek zein ikasleen batzordeak.
Aurreko urteko dinamiketatik bestelako ideiak ere irten zirela esan du De Vegak. "Horien artean ziren haur eskolako jolastokian zein eskolakoan lurrean marrazkiak egitea, Elgetan duatloi bat edo kirolarekin lotutako egun bat antolatzea, eskolarekin eta baratze parkearekin elkarlanean intsektuendako hotela sortzea... Horiei ere forma ematen hastea badago erronken artean.