Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoarekin bat egin eta Aste Berdea antolatu du Elgetako Udalak. Hiru ekintza nagusi daude iragarrita: martitzeneko baso-bainua Asentzion (17:30), zapatura bitartean iazko erreka garbiketako argazkiekin osatutako erakusketa buztin gelan eta hilaren 19rako deituta dagoen auzolana (11:00) Asentzio ingurua garbitzeko.
Baso-bainurako eta datorren zapatuko auzolanerako izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Interesatuek bi bide dituzte: udaletxera jotzea edo ingurumena.elgeta@gmail.com helbidera idaztea.
Auzolana Egoarbitzan
Aste Berdeari hasiera eman aurretik beste auzolan baterako dei egin du Udalak. Zapatuan, hilak 12, Egoarbitzako herri-lursailak garbitzeko dei egin du. Taldea 08:30ean elkartuko da, plazan. Urtero moduan, Udalak jarriko ditu erremintak, hamarretakoa eta garraioa.