Bertso eskola martxan jartzeko saiakera, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 9a, 19:00

Oñatiko bertso eskolako kideen saio bat.

Elgetako Udalak bultzatuta eta Gipuzkoako bertsozale elkartearen babesarekin, asmoa da astean ordubeteko bertso eskola saioekin hastea.  LH4 mailatik aurrerako herritarrendako da, eta barikuan amaitzen da izena emateko epea.

Zatoz bertso eskolara! lelopean zabaldu du izen-ematea Udalak. Taldea osatzen bada bertso eskolaren saioak urritik ekainera artekoak izango dira. Taldea eguaztenetan elkartuko da 17:30etik 18:30era eta ikasturte osoko matrikula 75 euro dira.

Taldea osatuz gero lehenengo saioa hilaren 16an izango da; hurrengo eguaztenean. Interesatuek debagoienakobertsoeskolak@gmail.com helbidera bidali behar dituzte izen-abizenak, jaiotza data eta heldu baten kontaktua. Izena emateko azken eguna hilaren 11a da, barikua.

Eskolako saioen gehigarri

Aurretik ere egonda dago bertso eskola Elgetan. Urte asko dira, ordea. Urte askoko etenaren ostean Herri Eskolan ekin zioten bertso saioei. Eskolan LH6ko ikasleek bertsolaritza tailerra jasotzen dute Bertsozale Elkartearen eskutik eta Udalarekin elkarlanean antolatuta. Ikasturte osoan zehar egiten dute saio bat hamabostean behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak