Hamahiru hektarea eta erdiko herri saila du Udalak Egoarbitzan, herri basoak daude tartean. Urtero legez, garbiketa lanak auzolanean egiteko dei egin du Udalak.
Taldea 08:30ean elkartuko da Mendizaleen plazan. Udalak jarriko ditu erremintak, hamarretakoa eta garraioa. Dena den, edukiz gero erremintak eramateko eskaera egin die Udalak herritarrei.