Errepidera eroritako zuhaitz adarrek Kanpanzar eta Elgeta arteko errepidea oztopatu dute goizean

Mirari Altube Arrese 2024ko urriaren 9a

Haize zakarraren ondorioz zuhaitz adarrak erori dira Kanpanzar eta Elgeta arteko errepidera, GI-2632, eta errei bat guztiz itxi dute horiek 07:30ak bueltan. Tentuz gidatzeko deia egin dute gaurko, adarrak eta zuhaitzak han eta hemen eror daitezkeelako gaur haizeteagatik.

Abisu horia ezarri du Euskalmetek gaurko, urriaren 9rako, eta haize-boladak zakarrak izango direla iragarri du. Eguerdi inguruan haizea are gehiago zakartuko da, eta lekurik haizetsuenetan haize-boladek 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezakete. Horregatik errepidean tentuz gidatzea eskatu dute eta oinezkoak ere kontuz ibiltzea zuhaitzak dauden inguruetan, aldamioen artean eta antzeko tokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak