Aste honetako ate irekiekin zabaldu dute kirol eskaintza

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ira. 27a, 08:51

Lekua dago oraindik talde gehienetan; argibideak eskatzeko zein izena emateko udaletxera jo behar da.

Aurreko ikasturteetan moduan, Etor Garatek gidatuko ditu Udalak antolatutako kirol jarduerak, hala nola eskola kirola –hiru maila–, spinninga, gimnasia lasaia eta tonifikazioa eta mantentze gimnasia. Saioak aste honetan hasi dira, eta jardueretan izena eman aurretik probatu nahi izan dituztenek horretarako aukera izan dute egunotan.

Pilota eskola ere egongo da ikasturte honetan. Saioak aste- lehenetan eta eguaztenetan izan- go dira, 17:30etik 19:30era.

Udal eskaintzaz gain, Alazne Azkaratek yoga saioak eskainiko ditu, Ainhoa Ameztik tai txi eskolak, Maier Irazabalek gym power eta pilates saioak eta Estitxu Bravok aretoko dantzak.

Musika eskolak

Lorea Larrañagaren musika, piano zein gitarra eskolak eta Adolfo Jainagaren trikiti eta pandero eskolak ere hasita daude. Larrañagak astelehenetik eguenera ematen ditu eskolak, kultura etxean, eta Jainagak eguenetan, Herri Eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak