Urtean bitan egoten da odola emateko aukera Elgetan. Astelehenean, hilak 30, izango da urteko bigarren deialdia. Sendagile eta erizain taldea 16:30etik 20:10era izango da kafe antzokian. Garrantzitsua da ahalik eta odol-emate gehien egitea. Txanda eskatzeko gomendatu dute: egunean bertan, goizez, 943 00 78 85 telefonora deituta edo berria den Gotatanta aplikazioaren bitartez.